Pazko arrautzak mendebaldeko herrialdeetan Pazko ospakizunetan erabiltzen diren arrautzak bereziki apaingarriak dira. Tradizioz, arrautza tindatuak erabili izan dira. Ohitura modernoa arrautza formako txokolatea erabiltzea izan ohi da. Arrautzak aldez aurretik ezkutatu ohi dira eta gero haurrek aurkitzen dituzte. Pazkoaren ikurra eta adiskidetasuna, maitasuna eta desio onak adierazteko modua da. Kristauek arrautza "bizitza berri baten hasiera"ren metafora eta "Jesusen piztueraren eta harrizko hilobitik ateratzearen" ikur gisa erabiltzen dute.